Bergarako Irabazik uste du Udal Gobernuak ekonomia zirkularrarekiko agertu duen interesak "zerikusi handia" duela hauteskundeekin: "Badakigu UNEDek urteak daramatzala ekonomia zirkularrari buruzko ikastaro bat egin nahian. Denbora horretan guztian gobernuak ez du inolako interesik agertu ekimen horrekiko. Orain ekimena bultzatzeko prest dago; marketineko estrategia peto-petoa da".