Azken egunotako prezipitazio iraunkorrek errekak hazi dituzte. Euskadin hainbat txokotan irten egin dira ibaiak, tartean Deba, Bergarako Ibaiondo kalean. Hala ere, Deba ibaiaren inguruan ez da arazo larririk egon eta arrisku egoera maila berdean dago atzo ilunkaratik.