Bergarako Beti Bustiko piraguistek gozatu ederra hartu dute egunotan. Egin duen euri guztiarekin Deba ibaia nabarmen hazi da eta ez dute urarekin jolas egiteko aukera galdu nahi izan. Irudiok atzo, eguena, arratsaldean hartutakoak dira, Ola auzo inguruan, eta ikusleari ibaian barrena murgiltzeko aukera ematen diote, kirolarietako batek piraguatik bertatik hartutakoak dira-eta.