Kirol arropa bilketak erantzun ona izan du herritarren artean

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko apirilaren 14a

Senegalgo doinuak eta herritarren elkartasuna izan ziren atzo arratsaldean protagonista Bergarako Herriko Plazan. Izan ere, Ndank Ndank elkarteak eta herriko Saskibaloi taldearen laguntzarekin, kirol arropa bilketa erraldoia egin zuten. Harrera ona izan duela deialdiak azaldu du Marian Mellado saskibaloi taldeko lehendakariak.

Hezkuntza eta osasuna, ardatz

4.000  biztanleko herri txikia dela Senegalgo Dionewar kontatu du Mamadubak. Bertan baina, bi proiektu nagusi bultzatzen dihardutela argitu du: "Hezkuntzarekin eta osasunarekin lotuta dauden bi proiektu garatzen gabiltza. Besteak beste, saskibaloiko kantxa bat eraikitzea lortu dugu. Uste dugu osasuna bultzatzeko tresna aparta dela saskibaloia eta kirola egitea bultzatu gura dugu bertako gazteen artean".

Osorik irakurri