Atzo, zapatua, Gipuzkoako gimnasia erritmikoko finalera pasatzeko azken lehia jokatu zen Bergaran. Tartean Debagoieneko klubak izan ziren. Nagore Jimenez Ariznoa taldeko kideak azaldu duenez, maila ona erakutsi zuten gimnastek: "Nagusien artean oso gauza politak ikusi genituen. Gure taldeko gehienak ere uste dugu Gipuzkoako finalera sailkatuko direla. Oraindik ez dakigu ziur, izan ere, akta ofizialaren zain gaude; baliteke bihar, astelehenera arte itxaron beharra edukitzea. Gure helburuak baina, lortu ditugu eta oso pozik gaude".