Hemeretzi proposamen jaso dira 2018ko Pentekoste jaietako programaren azalerako. Bergarako udalaren webgunean daude ikusgai lan guztiak, eta bertan bozkatu beharko da azal gustukoena; apirilaren 22a izango da azken eguna. Herritarrek emandako botoek %40eko balioa izan dute, eta epaimahaiarenak %60.