Bergarako Musika Eskolak antolatutako Apirilean Musika ekimenaren barruan, BMEko eta Arrasate Musikaleko ikasleen orkestrek kontzertua eskaini zuten atzo Seminarixoan. Arrasatearrek hiru pieza jo zituzten eta bergararrek bost; emanaldia borobiltzeko bi orkestrek batera jo zuten Game of thrones telesail famatuaren soinu-banda. Bergararrek maiatzaren 7an joko dute Arrasaten.