Nor bere kabuz baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendua dagoen zerbitzua da, etxean bertan ematen dena, eta Mizpirualdeko egoitza Diputazioak kudeatzera pasatu bada ere, zerbitzu hori Udalaren eskumena izango da aurrerantzean. Hain justu, aurrera begirako zerbitzu horren finantziazioak eragin zuen eztabaida atzo; gobernuaren proposamenaren aurrean EH Bildu eta Irabazi abstenitu egin ziren.