"Amorrua" eragin du gizartean atzo ezagutzera eman zen sanferminetako auziaren epaiak. Epaimahaiak sexu abusu delituagatik zigortu ditu bost akusatuak, eta bederatzi urteko zigorra jarri diete. Erabaki hori salatzeko Debagoieneko talde feministek elkarretaratzeko deia egin zuten atzo.