Zabaltzear daude Pentekosteetako herri bazkarirako eta parrilladarako izen emateak

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko apirilaren 27a

Ate joka daude Bergarako Pentekoste jaiak eta hala, hainbat ekintzatan hartze hartzeko izen emateak, zabaltzear. Esaterako, maiatzaren 18an egingo den haur eta gurasoendako parrilladan parte hartzeko sarrerak maiatzaren 2an jarriko dira salgai, Azokako Izotz postuan, 6 eurotan. Bestetik, maiatzaren 21ean egingo den herri bazkarirako txartelak maiatzaren 10ean jarriko dira salgai, Seminarixoko txarteldegian, 12 eurotan. Pertsona bakoitzak gehienez, sei sarrera erosi ahalko ditu.

Osorik irakurri