Astelehenean, apirilaren 23an zabaldu ditu Gipuzkoako ogasunak, 2017ari dagokion errenta aitorpena egin ahal izateko bulegoak. Bergaran, sei egunotan, 800 pertsonak egin dute likidazioa eta ekainaren 30era bitartean, egunean, 180 pertsona jasoko dituzte bulegoan.