Diseinatzaile bergararrak beste behin irabazi du Pentekosteak iragartzeko kartela. Airean balantza eta Pentekosteetan dantza izena jarri dio aurten kartelari; lehiaketara 17 lan aurkeztu ziren –beste bat erretiratu egin zen–, eta astebetez Udal webgunean egon dira ikusgai kartel guztiak herritarrek gustukoena aukeratzeko. Jai batzordeak ere bere aukeraketa egin du. "Zorionak Aitor Marauri Jauregiri, eta gozatu jaiak!".