1968an maisutza industrialeko ikasketak amaitu zituen ikasle talde bat elkartu eta bapo bazkaldu zuten. Ikasketak amaitu zituztela 50 urte bete direnean elkartu dira eta iraganeko garaiak gogoratuz egun pasa ederra egin zuten. Talde argazkia ere atera zuten, egun berezia betikotzeko.