Mendia eta euskara oinarri dituen taldea da Mendian Euskaraz. Duela urtebete inguru sortu zen, eta gaur egun 30 kide inguru ditu, tartean, hainbat eskoriatzar, bergarar, arrasatear eta oñatiar. Maiatzaren 17an, Euskal Herriko beste hainbat talderekin batera, Mendian Ere Euskaraz ekimena aurkeztuko dute, Donostian.