Mutiletan, Bergarako infantil mailako taldea sailkapeneko lehenengo postuan geratu da; hori horrela, Bergarako saskibaloi elkarteari dagokio lauko finala antolatzea. Zapatuan, 17:45ean, Bergara Soralucek eta Axularrek jokatuko dute; eta 19:30ean, Goierrik eta Easok. Finala domekan izango da, 18:00etan.