Dantza eta antzerki garaikidean eskarmentua du Doos Colectivo taldeko Eva Guerrero artista bilbotarrak; urrian Leioan estreinatu zuten Guerrerok zuzentzen duen El fin de las cosas ikuskizuna eta bihar, zapatua Bergaran izango da ikusgai. Sarrerak leihatilan eskura daitezke, zortzi eurotan.