1993ko uztailean sortu zen Bedelkar elkartea. Ordutik, 25 urteko bidea egin du. Bide horretan, eskutik joan da bezeroekin, eta horien fideltasuna saritzeko, jai giroz bete dute Bergarako merkatariek Espoloia. Jatekoa, edatekoa, argazkiak egiteko gunea, kantuan egiteko lekua... "Hasieran ipinitako helburu batzuk bete dira. Beste batzuk, beteko ditugula uste dugu. Baina, horretarako, bezeroen laguntza behar dugu", esan dute merkatariek.