Elgeta, Antzuola, Eibar, Soraluze, Aretxabaleta eta Eskoriatzatik Bergarara joan-etorria egiteko akordioa sinatu du Udalak eta zerbitzu hori, Elorregi, Osintxu, Mekolalde, San Juan eta Uberako bizilagunek ere erabili ahalko dute. Auzotaxi zerbitzua ere egongo da, baina baldintza berezietan; 20:00etatik 23:00etara deitu beharko da 685 733 283 telefono zenbakira.