Miguel Altuna Lanbide Heziketakoek suziria bota eta Bitorianatxo udaletxera jaistearekin bat egin du eztanda festak Bergaran. Hunkituta egin dituzte Miguel Altunakoek txupinero lanak, Elementalak aurten 90 urte bete dituelako eta hurrengo ikasturtea egoitza berrian abiatuko dutelako. Gaur hasi eta martitzenera arte ez da aspertze astirik izango Bergaran. Ondo pasa!