Udal Gobernutik hala aginduta kendu dituzte Udaltzainek eta Udaleko langileek herrian zeuden pankarta guztiak. Obra eta Zerbitzuetako batzordeburu Lander Arregik Goienari azaldu dio udal ordenantza ez errespetatu izanagatik kendu dituztela. Eragileen artean, Xaxauk dio ordenantzako eskakizunak ondo iruditzen ez zaizkielako erabaki zutela pankartak eurek erabakitako lekuan eta lemekin jartzea. Horrez gain, baina, txosnagunerako adostutakoa ez betetzea egotzi diote Udalari.