Jendez lepo bete da Bergarako zezen plaza errekortadore txapelketaz gozatzeko. Ikuslego gehienak bergarar errekortadoreen aldeko apustua egin dute. Hasierako zezenak joku handirik eman ez badu ere, ondorengoekin errekorte ederrez gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek.