Eguraldia lagun, sekulako giroa izan da Bergarako goitibehera txapelketan. Nor baino nor azkarrago ibili dira denbora laburrenean San Martzial jaitsi eta sailkapenean postu ona lortu ahal izateko. Dena den, garrantzitsuena, partaideen artean zegoen giro paregabea izan da.