Aretxabaletako hainbat jokalariren agurrekoan, hiru puntuak etxean

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko maiatzaren 20a

1-0 irabazi dio Aretxabaletak Ordiziari, Aitor Perezek penaltiz egindako golari esker. Denboraldiko azken partidua zen etxean, eta horrela agurtu dira euren publikoaren aurrean Julen Arriaran, Beñat Etxabe eta Iker Orueta kapitaina. Oruetak 16 urte egin ditu Aretxabaletaren lehen taldean. Ordiziak irabazi izan balu, poltsikoan zukeen Hirugarren Mailarako txartela, baina azken jardunaldira itxaron beharko dute goierritarrek.

Osorik irakurri