Atzo, jai giroan gustura zebilen gazte talde batek susto galanta hartu zuen barraketan. Birak ematen dituen barrakako ate bat ireki egin zen eta atrakziora igotzeko eskaileraren kontra gogor jo zuen. Hala ere, irudiotan ikusten den moduan, ez zen ezer larririk gertatu.