Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako pilotariak batzen dituen Bergara Hiria pilota txapelketa berezia izan da aurten, emakumeak ere izan dituelako protagonista. Bide berri bat ireki da Bergaran, baita pilotan ere, eta orain bide horri ekitea falta zaio. Pilota jaialdi ederraz gozatzeko aukera izan zuten munizipalera hurbildu ziren pilotazaleek.