Idi-probak ohiko ekintza dira Bergarako jaietako egitarauan. 20 minututan, 1.500 kiloko Elosuako harriarekin ahalik eta buelta gehien ematen saiatu dira parte-hartzaileak, betiere markatutako marren barruan. Lehenengo lehiatu diren idiek 38 buelta egitea lortu dute; hala ere kasu batean, harria marratik kanpo atera dute, eta beraz, buelta hori hasieratik egin behar izan dute.