Bergarako Zezenak ganadutegiaren eskutik, hirugarren urtez ospatuko da bihar, maiatzak 26, Behi Suharraren Eguna. Egun osorako egitaraua antolatu dute jaietatik seminarioko patioan dagoen zezen-plazarako, eta goi mailako errekortadoreez gain, gaztetxoendako bigantxak izango dira.