Leihoak eta balkoiak apaintzeko lehiaketarako izen-ematea, ekainaren 4ra arte

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko maiatzaren 25a

Ohitura berreskuratu eta herria ederrago bilakatzeko helburuz, Bergarako Udalak berriro antolatu du herriguneko balkoiak eta leihoak lorez apaintzeko lehiaketa. Parte hartu gura dutenek ekainaren 4rako entregatu beharko dute inprimakia beteta udal bibliotekan. Etxebizitza bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eta ikusgai izan beharko dute balkoian.

Osorik irakurri