Agorrosin futbol zelaian elkartuko ziren atzo goizean neskak futbolera erakartzen jarraitzeko; neska dezentek egin zuten bat deialdiarekin. Denboraldi honetan 105 neska aritu dira, bost taldetan banatuta, eta BKEko futbol saileko zuzendaritza "oso pozik" dago orain arteko lanarekin. Hala ere, diotenez, bide luzea dago egiteko.