Techno eszenako izen handiak etorriko dira zapatuan kartzela zaharrera

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko ekainaren 1a

Laugarren urtez elektronika topaketa egingo dute gaztetxean. Euskal Herriko eta Espainiako DJ onenak batuko ditu BET jaialdiak. Saioa 17:00etan hasiko da. “BETeko DJ bat egongo da lehen orduan, eta ondoren ateak itxiko ditugu”, azaldu du antolakuntza taldeko Kepa Zabaletak. 18:00etatik aurrera sarrera 5 euro ordaindu beharko da. “13 orduz musikaz gozatzeko” aukera egongo dela aurreratu du.

Osorik irakurri