Guztira 300 pertsona baino gehiago igo ziren oholtza gainera udaberriko jai kontzertuan. Biolina, txistua, trikitia, panderoa eta perkusioa entzun ahal izan ziren hasiera partean, jarraian, abesbatzak eta ostean Orkestra Sinfonikoa ere. Ondoren Seminaixoko karpan jarraitu zuten festarekin, bertan egin baitzituzten afaria eta talde lehiaketa ere.