Normaltasunera ahalik eta azkarren itzultzeko garbiketa lanak egiten dabiltza brigadako langileak atzo arratsaldetik. Baita bizilagunak ere, kaltetutako garajeetan. Udaleko ordezkariek atzoko gertaeren ebaluazioa egin dute, eta Elena Lete alkateak azpimarratu du, errekan pilatutako enborrak oztopo bilakatu zirela, euri-jasa ondo bideratzeko.