Ekainaren 8an, barikua, zabalduko dute Bergaran kanpoko igerilekua, eta denboraldiak iraungo du irailaren 14ra arte. Kanpoko igerilekua zabalik egongo da 10:00etatik 20:30era. Aurtengo berrikuntza da ihinztagailuak jarri dituztela berdegunean, txikienek jolas egin dezaten. Bestalde, ur txorroten proiektuarekin lanean dihardutela gaineratu du alkateak.