Bergarako Buztinzale Zeramika Elkarteak erakusketa zabalduko du uztailaren 20tik 29ra bitartean Aroztegin. Dagoeneko 40 urte egin dituzte Bergaran zeramika lantzen eta hori da ospatu nahi dutena; horretarako, 40 urte horietan elkartetik pasa diren bazkideak elkartu nahi dituzte erakusketan.