Angiolillo liburutegiaren eskutik, Jesus Valencia militante internazionalista izan da Bergaran. Hain justu ere, 2014an kaleratutako 'Boicot a Israel. La solidaridad que demanda Palestina' liburua aurkeztera etorri da. Liburuan kontatzen du, besteak beste, Israelen nagusitasunaren aurrean, 2010ean, Palestinari, boikotaz baliatzea beste aukerarik ez zitzaiola gelditu. Hamabost bat lagun batu dira kartzela zaharrean Valenciaren hitzak entzutera.