Bergara Hiria Emakumeen Txapelketako bigarren edizioa egingo dute bihar, egubakoitza, 18:30ean hasita. Ziklistek 1.600 metroko erlojuaren kontrako proba izango dute aurrean; motza, baina oso gogorra. Domekan, berriz, kadete mailako bakarkako Gipuzkoako Erlojupekoa egongo da jokoan, hori ere Bergaran.