Beñat Labaien Soto futbol entrenatzaile bergararra (30 urte) Realeko entrenatzaile Asier Garitanoren talde teknikoko kide izango da. Orain arte Ingalaterrako Leeds United taldeko staff teknikoko kide izan da. Realak ez du oraindik ofizial egin izendapena. Realean, analisi taktikoen arduradun izango da.