Ortua eta oilategi bat eraikitzen aritu dira gaur, zapatua, Bergarako Elkoro baserrian. Etxalde elkartekoen antolatutako udaberriko emakumeen auzolan saioaren barruan, Ane Gorosabel nekazari arrasatearrari laguntzen aritu dira gaur; ondoren batera bazkaldu dute. "Lagun giroan igaro dugu goiza lanean; ederra da halako proiektu bat aprobetxatu eta bultzada ematea", adierazi du Gorosabelek.