Iazko 70 taldeen kopurua gainditzea zen helburua eta, BKEko saskibaloi saileko arduradun Marian Melladoren arabera, lortu dute. Hori bai, zapatu zein domeka goizeko zirimiriak hainbat buruhauste eragin dio antolakuntzari; bereziki zapatu arratsaldean, gozatu ederra hartu zuten San Martin plaza saskibaloi kantxa bihurtu zuten saskibaloi-zaleek.