Pol-Polek antolatuta, eta Udalarekin elkarlanean, atzo egin zuten 750. urteurrenaren barruko Bergarako mugarrien birako bigarren irteera, Uberatik Osintxura. 21 lagunek hartu zuten parte eta hasieran eguraldi kaskarra egin bazuen ere, amaierarako altxatu zuen. Hirugarren irteera uztailaren 9an egingo da, Osintxutik Elosuara.