2016ko sanferminetan neska bati eraso egin zioten bost gizonak aske utziko dituela Nafarroako Auzitegiak jakin zen atzo. Horrek haserrea eragin du, eta herri askotan egin dituzte protesta ekitaldiak, Eskoriatzan eta Antzuolan, esaterako. Gaur, egubakoitza, Debagoieneko beste hainbatetan daude deituta elkarretaratzeak.