Zauritu bat Bergaran, kamioi baten eta auto baten arteko istripuan

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko ekainaren 27a

08:05ean Bergarako Gi-632ko 22 km-an istripua gertatu da. Auto batek eta kamio batek elkar jo dute -atzetik-, eta autoa gidatzen zihoan emakumea Arrasateko Ospitalera eraman dute, Ertzaintzak baieztatu duenez. Istripua bidegurutzean gertatu dela esan du Ertzaintzak, kamioia Arrasaterantz zihoala.
08:40ean errepideko zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

Osorik irakurri