Bergarak ere gertu dauka Euskaraldirako hamaikakoa eta bihar, ekainak 28, aurkezpen ekitaldia egingo dute Irala kalean (Zabala farmaziaren ondoan), 20:00etan. Aurretik, musikaz girotuko dute Irala eta 19:30etik aurrera Ahobizi eta Belarriprestak bertatik ibiliko dira. Aurkezpen ekitaldiaren ostean talde argazkia aterako dute. Antolatzaileek dei egin dute ekitaldi "xume bezain bizian" parte hartzera.