Uztailerako eta abuzturako kulturaz kalean gozatzeko egitarauaren berri eman du gaur, ekainak 27, Bergarako Udalak. 2000. urtetik antolatzen den Berumuga ekimenaren barruan uztaileko lau egubakoitzetan "goi mailako" lau kontzertu izango dira Espoloian (20:00). Horrez gain, kale ikuskizunak, aire libreko zinema eta folklore ikuskizunak ere izango dira irailera bitartean.