Bergarak ere aurkeztu du azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango den Euskaraldira begirako hamaikakoa. Bost Belarriprest eta sei Ahobizi dira Bergarako hamaikakoa osatzen dutenak eta antolatzaileak saiatu dira horren ezagunak ez diren pertsonak fitxatzen. Atzoko pintxo-potea aprobetxatu zuten aurkezpena Irala kalean egiteko.