San Martzial erromeria egingo dute gaur Bergaran. Bergararren egun kuttunenetakoa da. Ohikoa den moduan, idi parea joan da goizean gurdiari tiraka herriko plazatik San Martzial bertaraino. Kantuak, dantzak, jatekoa, ur pistolak eta festarako gogoa ez dira faltako han.