Bi autoren arteko istripua gertatu da Osintxuko saihesbidean

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko uztailaren 3a

GI-627 errepideko 50. kilometroan bi autoren arteko trafiko istripua gertatu da Bergaran, Osintxuko saihesbidean. 16:00ak inguruan gertatu da ezbeharra, Bergarako noranzkoan. Ertzaintzaren arabera, atzetik jota gertatu da istripua eta emakume bat Arrasate ospitalera eraman dute zerbikaletako minarekin. Une honetan (16:27) trafikoa bideratzen ari dira, garabiak autoa jaso eta errepidea garbitu artean.

Osorik irakurri