Bergarako Udal Gobernua "pozik" dago hiru urte hauetan egindako lanarekin eta adierazi dute hasierako ilusioak eta gogoak makaldu beharrean indartu egin direla. Bergara ekonomikoki garatzen jarraitzea, herri dinamikoa izaten laguntzea eta bergarar guztiendako herri erosoa zein irisgarria izatea dira gobernu honen premisa nagusiak.