Bergaran ere martxan dira udaleku irekiak. Aurten, Angiozar eta Osintxukoak ere aintzat hartuta, 508 umek eman dute izena udaleku irekietan. Pasa den astelehenean, uztailak 2, hasi eta hilaren 27ra arte iraungo dute udaleku irekietako ekintzek. Eguaztenean, esaterako, Mozorro Eguna ospatu zuten.