Bergarako Aritzeta auzoko San Migel ermitan indusketa lanak egiten ari dira, Bergarako 750. urteurrenaren harira. Lan arkeologiko horietan, besteak beste, haurtxo baten hilobia aurkitu dute eta indusketen zuzendari Iosu Etxezarragaren hitzak jaso dira erreportajean.